Meateko kaskoa Bertizaranan dagoen gailurra da, Narbarteko lurretan. Bidasoko basoen eta larreen bakeaz gozatzeko gailur aproposa da. Tontor honen magalean Meateko lepo ezaguna kokatzen da eta parean Oteitzoiana (Otexon) tontor ezaguna. Mendi hauetara igotzeko bide nagusiak Sunbillatik edo Narbartetik abiatzen dira.