Nafarroako mendi ederra, Malerreka gainean kokatua. Tontorretik ikuspegi ederra dago eta baseliza ezaguna ere badu bertan, Trinitatearen baseliza. Hegoaldetik igo ohi da, Iturendik (edo Aurtitz auzotik); bestela, iparraldetik, Arantzatik ekinda.
Informazio praktikoa:
- Ituren/Aurtitzetik: 2,5 ordu (4-5 km)
- Arantzatik: 3 ordu (7,5 km)