Mallabiko Trabakua auzo gainean kokatuta dagoen tontorra. Eibarko mendiak izenez ezagutzen dugun mendilerro edo mendi-multzo ondo definitu gabeko mendebaldeko muturrean dago. Urko ezagunagoa du sortalderantz; Markinako Baldaburu iparralderantz. Trabakutik igoera samur-samurra dauka (45'); Ermutik abiatuz gero, Asuntza lepotik barrena, zertxobait gehiago luzatzen da (ordu eta erdi edo 2 ordu inguru).
Informazio praktikoa:
- Trabakutik (Mallabia): 45' (2 km).
- Ermutik: 1,5 ordu (5 km).