Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Migoleta

100 mendien lehiaketa
1.405 metro
Atuzkarratz mendilerroa - Gorza (Nafarroa Garaia)

Nafarroa Garaiko Zaraitzu eta Erronkari ibarren artean bereziki nabarmentzen ez diren gailurrez osatutako mendilerro zabal bat aurkituko dugu, Atuzkarratz mendilerroa. Gehienak 900-1.400 metro inguruko garaiera daukate, motx eta altuagoak ere badauden arren. 30 gailur baino gehiagok osatzen dute mendilerroa. Horietako 3 besterik ez dira puntuagarri 100 mendien lehiaketarako eta gainontzekoak erdi-ezkutuan geratzen dira Nafarroako inguru eder honetan, mendizaleak noiz aurkituko zain. Puntuagarri diren hiru horien artean dago Migoleta, Kakueta eta Txorrotxarriarekin batera.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK


GPS Ibilbideak

Migoleta 5,89km Deskargatu