Mendi ikusgarria. Gailurreko talaiak Arabako Lautadaren ekialdeko ikuspegi zoragarria eskainiko digu. Tontorrean 10 metroko altuera duen altzairuzko gurutze handi bat dago. Behe-behetik igo daiteke (Okariz edo Durrumatik); bestela, Opakuaraino autoz igota (edota Legaireraino bertaraino pistaz iritsita). Legairetik igoera erraza da, haurrekin egiteko egokia. Seguru asko Entzia mendilerroko mendirik igo eta ikusgarrienetako bat da, baina ez da 100 mendien lehiaketarako puntuagarria, alboan duen Baio pixkat garaiagoa baita eta huraxe da lehiaketarako balio duena.
Informazio praktikoa:
- Durrumatik: 2 ordu (5,5 km)
- Opakuatik: 1,5 ordu (5 km)
- Legairetik: 1 ordu (3 km)