Perdido, Perdito edo Treserols izenez ezaguna, mendi hau Ordesako haranean (Sobrarbe, Aragoi) kokaturik dago eta Europan dagoen kareharrizko mendigune garaiena da. Bere bi aldeak, bai Espainiakoa eta bai Frantziakoa, babestuta daude, Ordesa eta Perdidoko eta Pirinioetako Parke Nazionalen bidez. Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonnières geologo eta botaniko alsaziarraren eskutik. Mendizaleen artean oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako elurrik gabe, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik. Hala ere, La Escupidera izeneko kanala dela eta, Pirinioetako puntu beltzetako bat da, hainbat mendizale hil direlako bertan.
Argazkia: Patrick Rouzet - CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=11659500


