Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Montejurra / Jurramendi

100 mendien lehiaketa
1.045 metro
(Lizarraldea, Nafarroa Garaia)

Lizarraldeko mendi ezagunenetakoa, gertaera historikoek izaera berezia eman diotelako. Ezagunak dira, batez ere, Jurramendiko guduak, bi Karlistaldietan gertatu zirenak (1835ean eta 1873an). Bietan ere Karlistak izan ziren irabazle eta, harrezkero, Karlisten mendi kuttun eta bilgune bihurtu zen Montejurra. Euskaraz Jurramendi izena ere zabaldu da azken urteotan, nahiz eta gaztelaniazko izenaren itzulpen berria den, XX. mende amaierako (Monte Surra eta Monte Hurra bezalako aldaerak daude lekukotuta). Euskaltzaindiaren eta Euskal Mendizale Federazioaren arabera mendi honen izen ofiziala Montejurra da, euskaraz zein gaztelaniaz. Inguruan ez du beste mendi handirik eta hori dela eta bere silueta nabarmen ikusten da Lizarrerriko inguru gehienetatik. Aipagarria da mendiaren magalean dagoen Iratxeko monasterio ederra, Aiegin. Montejurrarako igoera ere bertan hasi daiteke, Irartxeko monasterioan edo Aiegi herrian. Hegoaldetik ere igo daiteke tontorreraino, Arellanon hasita eta malda gutxiago daukan ibilbidea jarraituz.

Informazio praktikoa:

  • Iratxetik: 2 ordu (4,5 km)
  • Arellanotik: 1,5 ordu (4 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK

Ane Lopez

2023-09-28 20:40

aitzi

2023-08-06 14:05 GPS bidez zertifikatutako igoera

aitzi

2023-08-06 14:02 GPS bidez zertifikatutako igoera

Edorta

2023-07-25 13:15 GPS bidez zertifikatutako igoera

Uxue Goikoetxea

2023-07-25 12:07 GPS bidez zertifikatutako igoera

Geraxane

2023-07-09 11:12 GPS bidez zertifikatutako igoera

Jaimo Buru

2023-05-07 00:00

Asier Aldalur

2023-04-27 19:18

Ihintz Linazisoro

2023-04-01 12:00 GPS bidez zertifikatutako igoera

Agustín Mateo

2023-03-12 11:04 GPS bidez zertifikatutako igoera

Eñaut Bengoa

2023-01-07 10:44 GPS bidez zertifikatutako igoera

Laura Etxebarria

2023-01-07 10:42 GPS bidez zertifikatutako igoera

ttonttorre

2022-10-15 12:10 GPS bidez zertifikatutako igoera

Asier L

2022-09-24 10:22 GPS bidez zertifikatutako igoera
Montejurra / Jurramendi mendiaren argazkia