Moraza
(Trebiñu, Araba)
Urizaharra alboan dagoen tontor txiki baina erakargarria da Moraza. Izen bereko herri gainean dago kokatuta, Gasteiz eta Errioxa batzen dituen errepidearen bazterrean. Errepidetik bertatik irtenda egin daiteke igoera, Somos mendatetik. Bestela, Moraza herritik gora eginez. Tontorrean, ohiko altzairuzko postontziaz gain, oilar baten itxura daukan beste figura bat ere aurkituko dugu.
Informazio praktikoa:
- Morazatik: 45' (2,5 km).
- Somo mendatetik: 30' (2 km).