Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Morkaiko

Haurrekin egitekoak
533 metro
Eibarko mendiak mendilerroa - (Elgoibar, Gipuzkoa)

Morkaiko eta Moru; Moru eta Morkaiko. Elgoibartarrentzat izen berezia diren bi mendi, biak ere herriaren iparraldeko hegian daudenak. Morkaiko San Migel auzo gainean dago. Ibilbide labur bat eginez, ti-ta helduko gara tontorrera. Kalamua handiagoaren alboa dago; nolabait esateko, Kalamuaren magalean hazten den gailurra da Morkaiko. Hiruiturriko lepoak eta parajeak banatzen ditu biak. Elgoibarko mendi-taldeak gailur honen izena hartu zuen.

Informazio praktikoa:

  • Elgoibartik: 1,5 ordu (5 km).
  • San Migel auzotik: 45 minutu (2 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK