Bere txikitasunean, Moru gailur garrantzitsua da Elgoibarko herritarrentzat. San Pedro - Idotorbe auzoan kokatuta dago, Saturixo errekaren gainean, Elgoibar eta Eibar banatzen diren ingurunean. Burdinaroko kastro baten hondarrak omen daude Moruko gainaren inguruan (gaur egun ez daude ikusgai). Azken urteotan pinuz beteta egon da tontorra. 2020an pinu-landaketak kendu zituzten eta Elgoibar aldeko ikuspegi zabala aurkituko dugu Morun.
Informazio praktikoa:
- Elgoibartik: 1,5 ordu (4 km).
- San Pedrotik: 15-20 minutu (1 km).