Mugarriluze Elgeako mendilerroan dagoen mendietako bat da, Aumategirekin batera ezagunenetako bat. Eskoriatzak Barrundiarekin duen mugan bertan dago. 1.111 metroko garaierarekin, mendilerro honetako laugarren mendirik garaiena da. Mendilerro honetako beste mendiak bezala, tontor belartsua du, iparralderago dagoen Zaraiako mendilerroko gehienek ez bezala.