Anizko herrigune gainean dagoen gailur ttipia, 2 tontorrez osatua, Munoa (garaiena) eta Azkarate. Tontor inguruan aztarna arkeologikoak aurkitu dira eta harrizko gurutze bat ere aurkituko dugu gailur zabalean. Abeltzantzarako belai zabalek estaltzen dute mendi inguru guztia eta bista ederra dago, Baztango udalerriaren lur eta herri gehienak ikusten baitira bertatik, besteak beste, Berroeta, Aniz, Ziga, Lekaroz eta Elizondo.