Murgil (464 m.) Larraul herrian hasi eta hego.hego-mendebalde norabidean Hernion amaitzen den gailur-lerroaren lehenengo tontorra dugu. Almitxuri (489 m.), Mugallegi (526 m.), Arburua (583 m.), Agota (801 m.) eta Hernio Txikik (809 m.) osatzen dute gailurreri hau eta Irumugarrieta lepoan amaitzen da. Tontorrean ikus dezakegun gurutzea Larraulko herriak 1939 urtean eraiki zuen.
Informazio praktikoa:
- Larrauldik: 1 ordu (2,5 km)
- Alkizatik: 3 ordu (8 km)