Entziako mendilerro hegoaldean dago Murube, Araba eta Nafarroa arteko muga inguruan. Batzarramendi izenez ere ezagutzen da. Ez da Entzia mendilerroko gailurrik ezagunenetakoa, beharbada hegoaldeko muturreko gailurren artean dagoelako, gainontzekoetatik aparte, baina 100 mendien lehiaketarako puntuagarri da eta panorama ederra dauka Kontrasta eta Larraona alderantz.