Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Nasa Alta (Tripa Azul)

629 metro
Bardeak mendilerroa - (Bardeak, Nafarroa Garaia)

Bardeetan kokatutako mendia, Aragoiko mugan, paraje berezi eta deigarrian. Bi izenez ezagutzen da, Nasa Alta zein Tripa Azul. Bardeetako Zapata ingurutik igo daiteke, pare bat orduko bidea jarraituz. Bestela, Tutera eta Ejea (Zaragoza) lotzen dituen errepidea hartu eta Portillo de Santa Margarita ingurutik abiatu daiteke. Azken horretatik ordu bete eskaseko ibilbidea dago Tripa Azul edo Nasa Altaraino, La Estaca eta Nasa Baja tontorren magaletik doan bidea jarraituz.

Informazio praktikoa:

  • Zapatatik (Bardeetako Parkean): 2,5 ordu (8 km).
  • Portillo de Santa Margaritatik: 1,5 ordu (4 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK