Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Ogoño / Atxurkulu

100 mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak
305 metro
(Elantxobe, Bizkaia)

Ogoño lurmuturra Ibarrangelu eta Elantxobe artean dagoen harrizko lurmuturra da; tontorraren izena, antza, Atxurkulu da, nahiz eta gaur egun tontorrari ere Ogoño deitzen zaion. 230 metroko altuera hartzen du eta labarrek zuzenean ematen dute itsasora. Igoera arrunta ekialdetik egiten da, Elantxoben hasita (kostaldetik edo Leunbe auzotik zehar). Lagako hondartzatik ere igo daiteke zuzenean, baina oso igoera pikoa da. Gailur txiki baina erakargarria da Ogoño, euskal kostaldearen gaineko ikuspegi ederra lortuko duelako bertara igotzen den mendizaleak.

Informazio praktikoa:

  • Elantxobetik: 1 ordu (4 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK