Oiz mendia, Bizkaian, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeen artean dagoen mendia da, Munitibar eta Ziortza-Bolibar artean. Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat. Tontorretik gertu 40 aerosorgailuk osaturiko parke eolikoa du, Bizkaiko handiena dena. Tradizioz, Gernikako Batzarretarako deia Oiz menditik egiten zen, besteak beste, bost deiadar mendietakoa izanda. Hainbat bide daude bertara igotzeko; baita gailurreraino iristen den pista bat ere.
Informazio praktikoa:
- Trabakua-Gereatik: 1,5 ordu (6 km)
- Zengotita auzotik: 1,5 ordu (6 km)
- Durangotik: 4 ordu (15 km)