Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Okabe

100 mendien lehiaketa
1.466 metro
Okabe mendilerroa - (Lekunberri, Nafarroa Beherea)

Pirinioetako mendia, Iratiko oihanaren inguran kokatua, Nafarroa Behereko mendirik garaiena da bere 1.466 metroekin. Lekunberriko udalerrian kokaturik dago. Tontor lau eta zabalean Euskal Herrian dugun harrespil edo "cromlech" ezagunenetarikoak daude. Esate baterako, Ilarrita izeneko lekuan (1.387 m) hogei bat harrespil ikus daitezke gaur egun. Igoerarik ohikoena Burdinkurutzetako lepoan hasten da, Iratiko Txalet ezagunetatik gertu. Bestela, Ezterenzubitik (Nafarroa Beherea) zein Irabiatik (Nafarroa Garaia) ere igoera ederrak daude, nahiz eta luzeagoak diren.

Informazio praktikoa:

  • Burdinkurutzetatik: 2 ordu (4 km)
  • Irabiatik: 3 ordu (7 km)
  • Ezterenzubitik: 5 ordu (15 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK