Oketa edo Gorbeia Txiki Arabako mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokaturik dagoena. Txilarrak, otaxkak eta ametzak osatzen dute inguruko landaredi nagusia. Etxaguen ingurutik igo ohi da, Gorbeiako urtegia eta harrobia dauden ingurumaritik abiatuta.
Informazio praktikoa:
- Gorbeiako harrobitik: 1 ordu (2,5 km).
- Ubidetik: 1,5 ordu (4 km).