Alboan duen Saioa handiak itzal pixkat egiten dio Okolin ezezagunagoari (100 mendien lehiaketarako ere ez da puntuagarria, Saioaren alboan dagoelako), baina hori ez da nahikoa mendi honen garrantzia eta interesa deusezteko. Belatetik Saioara bidean dago, Azkenazko lepo gainean eta Gartzaga, Ekaitza eta Zokoarekin batera, zirku ederra osatzen dute Saioaren buelta-bueltan.