Izpegitiko lepotik Hauzara doan ibilbidean zehar, bide nagusitik zertxobait aldenduta eta Nekaitzeko lepo gainean, Olhateko tontorra aurkituko dugu (937 m). Olhateko tontor nagusi horren alboan beste 2 erpin txiki ere aurkituko ditugu, albo-alboan: Olhateko ttutturrua (926 m) eta Aldaburu (926 m).