Orreaga eta Luzaide lotzen dituen errepidearen albo banatara, Ibañeta lepoaren inguruan, bi mendilerro eder aurkituko ditu mendizaleak. Ibañetatik mendebalderantz, Linduseko mendilerroa daukagu; ekialderantz, berriz, Ortzanzurieta-Urkulukoa. 1.400-1.500 metro inguruko garaiera daukaten dozena bat mendi eder biltzen ditu azken mendilerro horrek, horien artean mendilerroari berari izena ematen dion Ortzantzurieta (1.566 m). Ibañetatik errepide txiki bat dago Ortzantzurietako tontorreraino, bidean Erdilo, Burregieta eta Mendimotx tontorren ondotik ere igarotzen dena.
Informazio praktikoa:
- Ibañetatik: 2 ordu (6 km)