Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Osmagain

532 metro
Oiz mendilerroa - Mallabia (Bizkaia)

Trabakuko lepoaren hegoalderantz, Zengotita auzoan abiatuta, Oizko mendilerroak bere azken muturra erakusten digu. 400 metro inguruko tontor txikiz osatutako segida bat da, Ego ibaiaren eta Ibaizabal ibaiaren arroak banatzen dituena. Zaldibar hegoaldean geratzen da; Mallabia iparraldean. Eta tarte horretan, Zengotitatik abiatu eta Areitioraino, Osmagain (528 m) eta Areatxu (489 m) tontor txikiak aurkituko ditugu. Osmagaini dagokionez, eta izenak iradokizen duen moduan, Mallabiko Osma auzoaren gainean dago kokatuta, Zengotitako San Juan Batailatzailearen baseliza gainean. Igoera zuzena dauka bertatik.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK