Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Pagoetako gurutzea

Haurrekin egitekoak
676 metro
Pagoeta mendilerroa - (Aia, Gipuzkoa)

Pagoetako Parke Naturaleko tontorretako bat. Ez da puntuagarria 100 mendien lehiaketarako, Murugil delako mendilerro txiki honetako gailurrik aipagarriena. Izenak argi lagatzen digunez, gurutze ezagun bat dago tontorrean, aiarrek eta zarauztarrek 1935ean jasotakoa. Igoera oso garbia da eta ondo seinalizatua dago, bai Aiako hirigunetik zein Urdaneta auzotik.

Informazio praktikoa:

  • Aiatik: 1,5 ordu (4 km).
  • Urdanetatik: 1 ordu (3 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK