Pastorekorta mendia Ganekogortako mendilerroan dago, Bilbo eta Arrigorriaga artean, Pagasarri menditik hurbil. Ez da oso mendi garai eta nabarmena, baina Bilbo hiritik gertu dagoenez, inguruko mendizaleen artean tontor ezagun eta igoa da. 591 metro ditu.