Peña del Castillo (Cruz del Castillo izenez ere ezaguna) Arabako gailur ikusgarrienetakoa dugu. Lurraldeko garaienetakoa ere bada, Gorbeia (1.481 m), Larrasa (1.453 m) eta Palomaresen (1.446 m) ostean. Lagranetik abiatzen den ibilbidean ikatz-txondorren hainbat eraikuntza-fase ikus daitezke, helburu didaktikoez ezarri zirenak. Burdinazko gurutze handi bat dauka tontorrean, 1963an eraikia eta hortik datorkio "Cruz del Castillo" izena, nahiz eta jatorrizko izena "Peña del Castillo" den. Kontuan izan behar da Toloño mendilerroan badela izen bereko beste gailur bat, Labastida gainean dagoena, pixkat txikiagoa (1.265 m).
Informazio praktikoa:
- Lagranetik: 2 ordu (5 km)
- Guardiatik: 2,5 ordu (7 km)