Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Pikubikotz

616 metro
Gorbeia mendilerroa - (Zeberio, Bizkaia)

Pikubikotz edo Pikubikotx izenez ezagutzen dugu tontor txiki hau, Bikotzgane lepo gainean dagoen gailurtxo bat. Bikotzgane lepotik igarotzen da Artea eta Orozko lotzen dituen errepidea eta errepidetik 5 minutu besterik ez dira behar Pikubikotz gainera heltzeko. Gutxi dira mendi hau bakar-bakarrik igotzen duten mendizalean. Normalean, mendilerroan zehar egiten diren ibilaldietako bat izan ohi da, Mendigana, Garaigorta, Aizbelaga eta inguruko beste mendi batzuk bisitatzeko bidean igotzen den beste tontorretako bat.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK