Arkamu Arabako mendebaldean dagoen mendilerro karstikoa da. Mendilerro honek Kuartangoko harana (iparraldean) eta Erriberagoitia (hegoaldean) banatzen ditu. Halaber, Badaiako mendilerroaren ondoan dago; bi mendilerrook Tetxa edo Subillako haitzarteak banatzen ditu. Mendilerro honek ez dauka gailur nabarmenik. Tontor guztiak 1.100 metro ingurukoak dira, garaiena Repico izanik. Ekialdetik mendebaldera hedatzen da, Subilla Morillasen dagoen Tetxako haitzartetik hasi eta garaiera irabazten doa mendebalderantz. Hegoaldean malda etzanagoz osaturik dago, baina iparraldean labar pikoak osatuz jaisten da Kuartangoko haraneraino. Nabarmena da klimaren eragina Arkamuko landaredian: hegoaldean artadiz estalita dago, eta iparraldean pagadiak dauzka goiko estaietan eta pinu gorria beherago.
Informazio praktikoa:
- Arrianotik: 4 km inguru (1,5 ordu)
- Gineatik: 6 km inguru (2 ordu)