San Antoni / Muskildi
(Muskildi, Zuberoa)
Zuberoako mendirik ezagunetakoa da San Antoni, tontorrean daukan izen bereko eliza dela eta. Mendi eta baseliza honetara igotzeko tradizio handia dago inguruko herrietan. Eliza XIV. mendean eraiki zen, gaur egungo eraikina erabat berritua dagoen arren. San Antoni mendia, alboan duen Elhodirekin batera, inguruko mendilerroetatik amiñi bat banatuta geratzen da, nahiz eta Oxkaxeko lepoak geografikoki lotzen duen Mehaltzu mendilerroarekin.
Informazio praktikoa:
- Oxkaxetik: 45' (2 km).
- Muskilditik: 1.5 ordu (4 km).
- Donaixti-Ibarretik: 2 ordu (6 km).