Atxarre edo San Pedro Atxarre Urdaibai itsasadarrean dago, Ibarrangeluko Akorda auzoan, Laida hondartza gainean. Tontorrean San Pedro baseliza kokatzen da. Ingurune ederrean kokatua, eta igoera errazekoa, ume txikiak dituzten familien igoera ohikoa izaten da. Baita Urdaibai ingurua ezagutzen ari diren turistentzat erronka ttipia ere.
Informazio praktikoa:
- Akordatik (Ibarrangelu): 40 minutu (2 km)