Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Santa Engrazia

100 mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak
507 metro
(Zestoa, Gipuzkoa)

Garaiera txiki baina esangura handiko mendia dugu Santa Engrazia, Urola Kosta eskualdeko mendi-kaxko ezagun eta bisitatuenetako bat. Gailur txiki hau eta tontorrean daukan Santa Engrazia baseliza oso nabarmenak dira Aizarna inguruko parajeetan. Aizarnatik igoera erraza du, ordubetetik beherakoa. Nahi duena kotxez hurreratu daiteke, Aizarnatik Etumetara doan bidea jarraituz eta Santa Engrazia izeneko baserritik tontorrera 20 minutu inguruko igoeratxoa besterik ez da, haur txikienekin egiteko ere erraza. Ibilbide luzeagoa egin nahi duten mendizale saiatuek Zestoan hasi dezakete 7 km inguruko igoera.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK