Santa Engrazia


(Zestoa, Gipuzkoa)
Garaiera txiki bat esangura handiko mendia dugu Santa Engrazia, Urola Kosta eskualdeko mendi-kaxko ezagun eta bisitatuenetako bat. Gailur txiki hau eta tontorrean daukan Santa Engrazia baseliza oso nabarmenak dira Aizarna inguruko parajeetan. Aizarnatik igoera erraza du, ordubetetik beherakoa. Nahi duena kotxez hurreratu daiteke, Aizarnatik Etumetara doan bidea jarraituz eta Santa Engrazia izeneko baserritik tontorrera 20 minutu inguruko igoeratxoa besterik ez da, haur txikienekin egiteko ere erraza. Ibilbide luzeagoa egin nahi duten mendizale saiatuek Zestoan hasi dezakete 7 km inguruko igoera.
IGOERAK
Maider Larrañaga
2023-01-01 10:48Ainara Martin Aizpurua
2022-07-20 11:45Asier Aldalur
2022-06-22 16:58Ainara Martin Aizpurua
2022-04-30 10:44Ainara Martin Aizpurua
2022-04-09 11:50