Legaireko zirkua iparraldetik ixten duen mendi-kaxkoetako bat. Parez pare geratzen da Arabako lautada eta Aratz-Aizkorri parke naturala. Tontor txiki hauek ia ez dira bereizten garaieraz albokoengatik, gora-behera txikiko lerro jarraia osatzen baitute, besteak beste, Kortaundik, Akarratek, Surbek eta Atauko haitzak.
Informazio praktikoa:
- Durrumatik: 2 ordu (5,5 km)
- Opakuatik: 1,5 ordu (5 km)
- Legairetik: 1 ordu (3 km)