Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Tellitu

462 metro
Sasiburu mendilerroa - (Barakaldo, Bizkaia)

Alonsotegi eta Barakaldo artean aurkituko dugu Sasiburu mendilerro txikia. Elkarren segidan dauden dozena erdi gailurrek osatzen dute eta horien artean dago Tellitu (462 m). Barakaldoko Gurutzeta zein Errekatxo (El Regato) auzoetatik edota Alonsotegitik igo daiteke, mendilerro honetako gainontzeko mendiak bezala. Inguru guzti hau nahiko degradatuta dago, baina oraindik ibilbide politak eta Abraren ikuspegi zabalak eskaintzen dizkigu.

Informazio praktikoa:

  • Errekatxotik (Barakaldo): 1,5 ordu (4 km)
  • Gurutzetatik (Barakaldo): 1 ordu (3 km)
  • Alonsotegitik: 1,5 ordu (4 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK