Euskal Herriko mendebaldeko mugan bat egiten dute Bizkaiak eta Burgosko Mena haranak Trasmosomos edo Santxosolo izeneko mendilerroan. Mendilerro horri izena ematen dion gailurra da 696 metro dituen Trasmosomos tontor hau. Espaldaseca eta Pico de la Bandera izenez ere ezagutzen da eta, beharbada, horiexek izango ditu jatorrizko izenak, Trasmosomos mendilerro osoari baitagokio. Muga geografiko eta historiko honetan ibilbide interesgarria egin daiteke mendilerro txiki honetan barrena: Rioya, Celadilla, Somokurtzio edo Peñacana, Espaldaseca...
Informazio praktikoa:
- Balmasedatik: 1,5 ordu (5 km)
- Antuñanotik (Burgos): 1,5 ordu (5 km)