Txamantxoia edo Maze Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Nafarroa Garaian. 1.941 metro ditu eta Huescarekin muga egiten du, Belaguako eta Ansoko (Linzako) ibarren artean baitago. Anso bailaran Maz deitzen dute (aragoieraz Chamanchoya) eta Nafarroan Txamantxoia eta Maze. Ibar bakoitzetik hartzen duen ikuspegia arras ezberdina da: igoera lasaia eta mendi-magal luzea dauka Nafarroatik; harrizko piramide garaitezina ematen du Linza aldetik. Igoerak ere halakoxeak ditu: lasaiagoa Belagua aldetik eta askoz pikoagoa Linzatik. Tontorretik ikuspegi paregabea, Hiru Erregeen Mahaia eta Petretxema alderantz.
Informazio praktikoa:
- Belaguatik: 2 ordu (6 km)
- Linzatik: 1,5 ordu (3 km)