Txarlazo mendia Gorobel mendilerroan (gaztelaniaz, Sálvada) dago. Araba, Bizkaia eta Burgosen artean egiten du muga. Arrastaria harana gobernatzen du mendi honek. Mendi honen tontorrean Antiguako Andra Mariari eskainitako baseliza dago. Hiru bide nagusi daude hona heltzeko, hirurak ere antzekoak iraupen aldetik: Urduñatik (ohikoena), Tertanga auzotik (gogorxeagoa) edo Urduñako mendatetik (malda gutxiagorekin eta errazena, haurrekin egiteko modukoa).
Informazio praktikoa:
- Urduñatik: 1,5 ordu (4,5 km)
- Tertangatik: 1,5 ordu (4,5 km)
- Urduñako mendatetik: 1 ordu (4 km)