Txurregi mendiak bi ikuspegi eskaintzen dizkigu. Iruñerritik begiratuz gero harrizko piramide zorrotz baten itxura dauka; mendebaldetik ekiten badiogu, aldiz, Andia mendilerroan barrena, nolabaiteko lautada batean gaudela irudiko zaigu. Izan ere, Andia mendilerroaren azken muturra da Txurregi, Beriainen hasi eta ekialderantz egiten badugu, gaintxoak eta zelaiak batzen dituen ikuspegi zabalean. Satrustegi (Sakana) eta Ollaran artean dago, eta bietatik ekin diezaiokegu.
Informazio praktikoa:
- Iltzarbetik: 2 ordu (6 km).
- Urritzolatik: 1,5 ordu (4 km).
- Satrustegitik: 2,5 ordu (8 km).