Aiako Harrietako 3 tontorren arteko erdikoa, bai kokapenez eta baita garaieraz ere (Irumugarrieta, 811 m; Txurrumurru, 828 m; Erroilbide, 837 m). Elurretxetik hasieta Irumugarrietan barrena, ibilbidea garbia eta nahiko erraza da Txurrurumurruraino (amaierako maldatxo pikarra salbu). Aritxulegitik abiatuta, aldiz, pasabide zail samarra dago Erroilbide eta Txurrumurru artean, "Uztarriaren igarobidea", mendizale ez oso ibilientzat zail samarra gerta daitekeena (gehienbat itzulerako bidean, Txurrumurrutik behera).
Informazio praktikoa:
- Elurretxetik: 1 ordu (2 km)
- Aritxulegitik: 2 ordu (3,5 km)
IGOERAK
Unai
2022-05-09 19:43Udane
2022-04-12 17:02Maialen
2022-02-22 17:15Eneko Dieguez
2022-01-14 16:40Nerea Garcia-Ariño
2022-01-02 11:00