Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Ulia

Haurrekin egitekoak
234 metro
(Donostia, Gipuzkoa)

Donostia inguruko mendirik ezagunena, Igeldorekin batera. Ez du inolako zailtasunik, garaiera txikikoa eta bide errazekoa baita. Hori dela eta, ohiko igoera eta pasiada da donostiarrentzat Ulia ingurukoa. Aisialdirako egokituta dago inguru guztia, Gros auzotik gora hainbat ibilbide eta bidezidor aurkituko baititugu Ulia inguruan barrena. Aurrera jarraituz gero, Pasaiaraino garamatza bideak. Garaiera txikikoa izan arren, ikuspegi ederra dauka kostalderantzat, bere kokapena dela eta.

Informazio praktikoa:

  • Donostiatik (Gros-Sagues): 45 minutu (2-3 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK