Ungino Arabako ipar-mendebaldean dagoen mendia da, Gorobel edo Salbadako mendilerroan eta Aiara udalerrian (Aiaraldean) kokatutakoa. Gorobel mendilerroko tontorrik ederrenetakoa da, bere forma bereizgarriarekin eta gailurraren alboan daukan "zulo" ikusgarriarekin (Unginoko Begia). Mendikate honetako tontorrik gehienak bezala, Bizkai aldetik begiratuta tontor zorrotz eta deigarria erakusten du Unginok. Mendebalderantz, ostera, askoz eremu lau eta erosoagoa aurkituko dugu, Aro (1.127 m), Eskutxi (1.185 m), Ungino (1.099 m) eta Iturrigorri (1.073 m) artean sortzen den Kobata arana zabaltzen delarik.
Informazio praktikoa:
- Madaria auzotik (Aiara): 2 ordu (4 km)