Untzueta edo Untzuetapiko Bizkaiko hegoaldean dagoen mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokatuta Zeberio eta Orozko artean. Zehazkiago Mendigisako mendilerroan kokatuta dago, horren mendebaldeko muturrean dagoelarik. Tontorrean antena handi bi paratuta daude gaur egun, baina antzinean gaztelu bat egon zen hainbat mendez, XIV. mendean suntsitu zuten arte.