Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Urbina (Cruzgrande)

698 metro
Arratzua-Ubarrundia (Araba)

Urbina mendia Araban kokatutako 698 metroko mendi apala da, Ganboako sakonunaren mendebaldean, Gasteiztik gertu eta Ullibarri-Ganboako nahiz Urrunagako urtegien inguru estrategikoan. Tontorrean duen gurutze handiagatik Cruzgrande izena ere ematen zaio azken urteotan (eta alboan dagoen beste tontor bati Cruzchiquita). Gurutzeaz gain, Gerra Zibileko lubakien aztarnak ere aurki daitezke tontor inguruan.

Altueraz oso handia izan ez arren, Gasteizko lautadaren eta urtegien ikuspegi panoramiko bikaina aurkituko dugu bertatik. Igoera erraza, motza eta irisgarria da, adibidez Ullibarri Ganboatik edo Amaritatik abiatuta familiarekin zein umeekin ibilbide samur bat egiteko aukera izango duzu.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK