Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Urgull

125 metro
(Donostia, Gipuzkoa)

Donostiako alde zaharraren gainean dagoen tontor ezaguna, Igeldorekin batera Kontxako badia ixten duena. Sasoi batean uhartea zen, baina Urumea ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuek lur lehorrarekin lotu zuten istmo txiki baten bidez. Urgull izenak jatorri gaskoi edo bearnesa du, eta 'harrotasun' esan nahi du. Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk, eta Donostiako Mota gaztelua, XII. mendean Nafarroako Erresumak eraikitzen hasi zena. Gaztelu hau izan zen Frantziako armadaren azkeneko erresistentzia lerroa 1813ko Donostiaren setioan errenditu baino lehen. Tontorrean 1950ean eraikitako Jesusen Bihotza eskultura aurkituko dugu Federico Coullaut eskultorearena.

Informazio praktikoa:

Testua eta argazkia: Wikipedia.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK