Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Urkulu

100 mendien lehiaketa
1.423 metro
Urkulu - Ortzantzurieta mendilerroa - (Eiheralarre, Nafarroa Beherea)

Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko mugan dago, Santiagoko erromes bidearen gainean. Mendi ederra izateaz gain, aipagarria da tontorrean daukan dorrea. Erromatar Inperioaren garaian eraiki zuten, Akitaniako konkistaren urteurrena ospatzeko. Erromatar Inperioa erortzean, begiratoki eta defentsa lanetarako erabili zen XIX. mendera arte. Gaur egun ere hondakinak ikusgai daude.

Informazio praktikoa:

  • Orbaizetako olatik: 2 ordu (7 km)
  • Ibañeta lepotik: 3 ordu (10 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK