Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Urruztumeko punta

Haurrekin egitekoak
678 metro
Pagoeta mendilerroa - Aia (Gipuzkoa)

Pagoetako gurutze ezagunaren ondoan aurkituko dugu Urruztumeko punta. Gurutzea gainontzeko elementuen alboan nabarmentzen denez, Urruztumek ez dauka izen handirik, baina bertan dago, berez, inguru honetako benetako tontorra (gurutzea bera baino 2 metro gorago baitago). Pagoetako parke naturalean PR GI-4002 ibilbidea hartzen badugu, Urdaneta auzotik (Aia) Pagoetako gurutzera bidean aurkituko dugu tontor hau.

Informazio praktikoa:

  • Aiatik: 1,5 ordu (4 km).
  • Urdanetatik: 1 ordu (3 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK