Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Xoldoko gaina

100 mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak
486 metro
Manddale-Ibanteli mendilerroa - (Biriatu, Lapurdi)

Mendi txikia garaieraz, baina garrantzi sinbolikoa daukana, berau baita Pirinioetako lehenengo mendia, Kantauri aldetik hasita. Biriatuko lurretan dago (bertatik abiatzen da igoera), Lapurdin. Bidasoa ibaiak bere hegoaldeko magala inguratzen du, Plaiaundiko padura eta Endarlatsako zubiaren artean hedatzen delarik. Txingudiko badiaren eta Lapurdiko kostaldearen inguruko ikuspegi ederra dago gailurretik.

Informazio praktikoa:

  • Biriatutik: 1 ordu (3 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK