Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du. 1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldaminen ostean eta Anbotoren aurretik. Enkarterriko tontorrik garaiena ere bada halaber, bere tontorretik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik. Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi izan zuen Zalama mendia eta Ordunte bitartean, baina Karrantzako herritarren aurkako iritzia dela eta, proiektua bertan behera geratu zen, nahiz eta oraindik ere Jaurlaritzak bere nahiekin jarraintzen duen.
Informazio praktikoa:
- Los Tornos: 1,5 ordu (4 km).
- Calera del Prado (Karrantza): 3 ordu (11 km).