Belozkarre (edo Bosmendieta) mendilerroko tontorrik aipagarriena da Zalhagaña, ziurrenik, garaiena izan ez arren (1.053 m). Aise igo daiteke Ligi aldetik, baina tontorrera iristean ikuspegi malkartsuagoa aurkituko dugu, labar ikusgarriekin eta Euskal Herriko Pirinioetako mendi guztien ikuspegi zoragarriarekin, Auñamendi eta Arlasetaik hasi eta Orhi alderaino.