Tontor bikoitza osatzen dute Zokoako gainak (1.181 m) eta Ekaitzeko kaskoak (1.172 m). Saioatik Abartanera bidean doan mendi-segidan aurkituko ditugun gainetako bi dira Zokoa eta Ekaitza (maparen arabera, izen bat edo bestea ere hartzen dute gailuerretako bakoitzak). Inguru honetako gailur guztietan bezala, hemen ere baso zabalak, larre ederrak eta ikuspegi zoragarriak aurkituko ditugu. Gogoan izan hemendik gertu badela Ekaitza izeneko beste mendi bat Mendaur mendilerroan.